BIZKAIKO LURSAIL-ADMINISTRATZAILEEN

LURRALDE ELKARGOA


25 Urte baino gehiago eraikuntza-administrazioaren eta bere bezeroen serbitzuan .


Zer da lursail-administratzailea ?

Zer eskaintzen dute lursail-administratzaileek ?

Zeintzuk dira lanbide honetara gehitzeko behar diren betebeharrak ?

Diharduten elkargokideen zerrenda

Diharduten elkargokideen zerrenda: Herrialdeak

kontsumorako prezioen indizea

Berriak!!!

 

Mesedez, bidal itzazue zuen iradukizunak helbide honetara: luisprado@interia.com


 

 

Zer da lursail-administratzailea?

Tokatu zaizu zure jabe-komunitateko Lehendakaritza edo Administrazioaren ardura hartzea, eta ez dakizu nola jokatu ?. Ez duzu, ez denborarik, ez behar diren jakiteak ? Pilatu zaizkizu heldu ez dakizun arazoak ?

Badituzu etxebizitza, lokale bat ala batzuk alokatuta ? Oztopoak aurkitzen dituzu errentak kobratzeko, gastuetan sartzeko ala errentamendu berriak gestionatzeko ?.

Kasu hauetan eraikin-arloko Administrazioan profesional baten laguntza behar duzu.

Lursail-administratzaile batek elkargo profesional baten laguntza du. Elkargo honek, bere interesak ezezik, lursail-administratzaileak administratzen dituenak ere zaintzen ditu. Aipatutakoa, koalificazio eta berme batzuen bitartez lortzen da, nahitaezko erantzunkizun zibil aseguru baten bidez kasu. .

Beharbada lursail-administratzaileen elkargoaren sorrerako dekretua (693-68), bere bigarren artikuluan, lursail-administratzaile bat zer den ondoen azaltzen duena da.. Hor bertan, esaten da , normaki eta etengabe , bulegoa irekita horretarako eta behar den prestaketaz duen profezionala dela.(Dekretu bereko bostgarren artikuloan definitzen dena ). Profesional honek ematen du lanordu guztia edo zati bat lursail landalurrak edo lursail hirilurrak administratzen haien onerako, legeen barruan , denen onera zaintzen, eta bere ordainzariak jasotzen.

Sentzu berean, dekretu honetan bertan , bere sarreran hirilurren alogeraren legea eta jabetza horizontalaren legea aipatzen da. Izendatukoak lursail- administratzailea aipatzen duten legeriak dira.

Bukatzeko eta laburpen giza, esan ahal da lursail-administratzaileak disziplinanitzeko prestaketa duen profesionala dela. Profesional honek arlo desberdineko beharrezko ezagupena eduki behar du. Ezagupen hauen artean, honako hauek aipa ditzakegu: Ezagupen laboralak (lursailen enplegatuak); ezagupen kontableak (likidazioak); adituen ezagupenak , teknikoak (eraikuntza, zerbitzu eta instalazioen mantenimendu eta kontserbazioa....); juridikoak (jabetza horizontalaren legea eta hirilurren alogelaren legea, beste batzuen artean ); fiskalak, administratiboak ( erakunde ofizialak ) ; finantzarioak eta abar.

 


Itzuli hasierako orrira

 


 

Zer eskaintzen dute lursail-administratzaieek ?

 

 

ALOGERAREN JAURPIDEAN GESTIOA


- Alogeren finkapena

- Maizterren hautespena

- Errentamenduzko kontratuen laborazioa

- Gastuen sartzea

- Errenten kobruak

- Lursailaren kontserbazioko gestioa

- Jabeari likidazioa

- Aholkamendua

 

JABEKIDEAREN JAURPIDEAN GESTIOA


 

 - Elkartearen eraketa. Estatutoen laborazioa beharrezkoak badira.

- Deialdia eta Batzarretara etortzea.

- Idazkari funtzioak Batzarretan

- Batzarreko akteen laborazioa

- Akta hauetako egiaztapen emisioak.

- Batzarraren akordioak prestatzea.

- Aurrekontuen laborazioa

- Kuoten eta zerga-banatzeen kobru gestioa

- Gastu arrunt eta apartekoen ordainketa

- Kontu egokien egoeren jaulkipenak

- Kontribuzio eta arielen kontrola eta ordainketa.

- Lursailen kontserbazio gestioa

- Erakunde publikoen aurrean gestioak

- Kontratazioa, kontrola, eta lursailetako emplegatuen ordainketa.

- Aholkamendu, arbitraia eta aditu-judizialak eta extrajudizialak.

 

Itzuli hasierako orrira

 


 

 Zeintzuk dira lanbide honetara gehitzeko behar diren betebeharrak?

 

Lanbide honetan iharduntzeko lursail-administratzaile elkargoko kidea izatea ezinbezteko baldintza da. Elkargokidea izateko bide hauek dauzkagu:

Zuzeneko atzipena

Titulu hauen jabegoa izatea: Zuzenbidean, Zientzia Politikoetan, Ekonomikoetan, Komertzialetan Lizentzatuak, Irakasle Merkantilak, Politika, Ekonomiko eta Komertzial-Prokuradoreak, Epaitegi-Prokuradoreak, Nekazaritza-Injinerua, Mendi-Injinerua, Albaitariak, Nekazari Tekniko-Injinerua eta Mendi laguntzaileak.

 

Sustapen-Ministeritzak ezarri dituen ikasketen bitartez:

Hau da parekotasun-diplomaturaren bitartez honako Unibertsitateetan ematen da: EHUn , Bilboko Zientzia Ekonomiko Fakultatean, Madrilgo Unibertsitatean , Balentzian eta Alacanten.

 

Itzuli hasierako orrira

 

 


Berriak!!!

 

 

- Badago martxan lursail-administrazio tituloa. Urriaren 28an Euskal Jaurlaritzako Kultur Sailburua etortzeaz batera eman zitzaion hasiera lursail-administratzaileentzako lehenengo kurtzoari. Esan behar da , hau lehenengo promozioa dela.

Kurtzoak Sarriko Ekonomi Fakultatean izango dira eta lehenengo promozio hau graduatuondokoentzat izango da.

 

Itzuli hasierako orrira